Izena emateko epea
PLAZAK DAUDE 2024-2025 IKASTURTERAKO!
Izena emateko epea maiatzan irekiko da. Prozedura berezko masterren eta graduondokoen izena emateko ataletan kontsulta daiteke.
Izena emateko “Graduondoko berezko tituluak” aukeratu behar da, eta honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira::
- CV
- Ziurtagiri akademikoa, irakasgai guztietako kalifikazio eta deialdi guztiak adieraziz. Ikasketak UPV/EHUn egin dituztenek ez dute espediente akademikoa eta titulua aurreinskripzio eta matrikula prozesutan aurkeztu behar.
- NANaren fotokopia.
- Tituluaren fotokopia (hasieran eskaneatuta entregatuko da, baina gero titulu originala aurkeztu beharko da, edo matrikula berresteko fotokopia konpultsatu bat bidali).
Matrikulatzeko lehentasuna izango dute master osoa egin nahi duten eta graduko ikasketak UPV/EHUn egin dituzten ikasleek.
Plazak izena emateko ordena kronologikoaren arabera beteko dira, baldin eta aukeraketa egiteko gutxieneko baldintzak betetzen badira:
- Eskatutako tituluren bat izatea.
- Curriculumaren eta graduondoko gaien arteko antzekotasuna.
Gehieneko ikasleen kopurua 30 da.
Kontsultatu informazio akademiko xehatua
“Zurarako kalkulu softwarea” modulurako ordenagailu eramangarria behar da. Doaneko lizentzia duen softwarea instalatuko da.
Izena emateko prozesuari buruz zalantzaren bat eduki edo argibideren bat behar izanez gero, idatzi berezkoikasketak.ikasleak@ehu.eus helbidera.
Masterraren matrikula tasa 2.700 eurokoa izango da. Espezializaioen 1. eta 2. ikastarorako tasak 1.350 euro izango dira, hurrenez hurren. Tasa hauekin ordainduko dira irakaskuntza-eskaintzarekiko gastu guztiak. Masterretik saiatuko gara enpresa eta instalazioetarako bisitetako ikaslegoaren garraio eta ostatu-gastu guztiak ordaintzen, baina ikasturte bakoitzean instituzio eta enpresa laguntzaileen bermearen arabera izango da.
Matrikularekin batera hurrengo software lizentziak eskuratuko dira:
- DLUBAL lizentzia (urtebetekoa, beste urtebetez luzatu daiteke ikasleak bere MALa Dlubaleko webunean argitaratzeko baimena emanez gero)
- ESTRUMADeko lizentzia (urtebetez)
- CADWORKeko lizentzia (urtebetez)
- Beste softwarretako TRIAL lizentziak erabiliko dira (Rhinoceros, Karamba eta, agian, Timbertech).
Matrikula tasen zatikako ordainketari, salbuespenei eta murrizketari buruzko informazioa duzue esteka honetan.
Kontaktatu gurekin ostatua bilatzeko laguntza behar baduzu.
LEKUA
UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
EGUTEGIA
Irakaskuntza: iraila – ekaina
MAL aurkezpena: uztaila.
IRAKASKUNTZA
Aurrez aurreko 50 kreditu + MALaren 10 kreditu
ORDUTEGIA
Osteguna: 15:30-20:00
Ostirala: 09:30-14:00 + 15:30-20:00
MATRIKULA
2023-2024 ikasturtearen prezioa: 2.700 euro.