Goi mailako teknikari kualifikatuak prestatzea da xedea


Zuraren diseinuaz, kalkuluaz eta eraikuntzaz gehiago jakin nahi duten pertsonei eskaintzen zaie, goraka ari den sektore honetan profesionalki aritzeko nahiak dituztenei.

Masterraren helburua unibertsitateko tituludunak prestatzea da, zuraren sektoreko enpresetan sartzeko edo beren lanbidearen jardunean gaitasunak hobetzeko aukera izan dezaten. Horretarako, masterrak irakasleak, irakaskuntza azpiegiturak eta laborategi azpiegiturak eskaintzen ditu, enpresek eta gizarteak oro har eskatzen dituzten egungo premiei zerbitzu onenak eskaintzeko.

Zergatik ikasi?


1.- Zurezko eraikuntza sistema tradizionalen eta berrienen ezagutza barneratzen ditu.

2.- Bakarra eta erreferentea da EAEn, eta Eusko Jaurlaritzak zura sustatzearen alde egindako erronkaren barruan kokatzen da.

3.- Irakasle gisa zuraren sektoreko erreferente prestigiotsuenak ditu.

4.- Teoria, praktika, adituekiko harremanak, bisitak zentro teknologikoetara eta diseinu eta kalkulu tresna aurreratuenak konbinatzen dira.

Baduzu galderarik?
Jarri harremanetan gurekin eta zalantza guztiak argituko dizkizugu.

HARREMANETARAKO

Irteera profesional ugariko graduondokoa


Zura ezinbesteko materiala da eraikuntza jasangarriko industria berrian, eta material horrekin diseinatzea, kalkulatzea eta eraikitzea ahalbidetzen duten teknikak ezagutzea izango da datozen urteetako arkitekturaren punta-puntako esparruetako bat.

Eraikuntzaren industria berria, arkitektura estudioak, kalkulu ingeniaritzak, eraikuntza eta aholkularitza enpresak, horietan guztietan behar dira diziplina horietan ongi kualifikatutako eta trebatutako langileak.

Bisitak enpresa eta zentro teknologikoetara


Master honek ez ditu praktikak eskaintzen erakunde edo enpresetan, baina ikasleen praktikak egitea erraztu dezakegu sektoreko enpresekin kontaktatuz eta izapide erraz batekin. Bestalde, programan hainbat bisita aurrikusten dira sektoreko punta-puntako enpresetara eta teknologia zentroetara.