Irakasleak

Estatu mailako sektoreko profesional garrantzitsuen taldea, arkitekturako eta ingeniaritzako fakultateetako unibertsitateko irakasleak, egituretan espezializatutako teknikariak, eta zurezko eraikuntzak eta diseinuak egiteko zura hornitzen duten enpresetako ordezkariak.

 

 

Jose Miguel Abascal
TECNALIA RESEARCH & INNOVATION

Industria ingeniaria. Gaur egun ikertzaile eta proiektuen kudeatzaile gisa lan egiten du Tecnalia Research & ikertzaile Fundazioan.

Maider Arana
TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
Ingeniaria eta ikerlaria R3I (Hirien Errehabilitazio eta Berroneratze Integratua) Negozio Arloan, Tecnalia Research & Innovation fundazioko Zura Eraikuntzan arloan.
Ramón Argüelles
UPM
Industria ingeniari doktorea da, MUPeko Mendi, Baso eta Landa Eremuko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakaslea eta zurezko egiturei buruzko argitalpen garrantzitsu ugariren egilea.
Francisco Arriaga
UPM y AITIM
Arkitekto doktorea da, ibilbide eta esperientzia handia duena zurezko egiturei buruzko irakaskuntzan, ikerketan eta dibulgazioan. AITIM elkarteko kide nabarmena izan zen, eta gaur egun MUPeko Mendiko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan lan egiten du.
Juanjo Arrizabalaga
UPV/EHU
Arkitekto doktorea, Masterraren eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren (UPV/EHU) zuzendaria.
Oskar Azkarate
BASKEGUR
Nekazaritza ingeniaria, zuraren sektorean esperientzia handia duena. Gaur egun, Baskegur elkarteko zuzendari nagusia da.
Mari Jose Barriola
TKNIKA
Ingeniari agronomoa da, eta zuraren esparruko proiektuetan esperientzia luzea du. Tknika (prestakuntza profesionalean aplikatutako ikerketa eta berrikuntza zentroa) zentroko Zuraren Saileko arduraduna da.
Jon Begiristain
Josu Benito
TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
Tecnalia Research & Innovation zentroko ikertzailea da, Zura Eraikuntzan arloko aholkularia da, eta udalerrietan hiri termiten kudeaketa eta zurezko egiturazko sistema eta produktuekin lotutako I+G+b proiektuen kudeaketa lanetan aritzen da. Gaur egun, doktorego tesia egiten ari da Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (UPV/EHU).
Jorge Blasco Miguel
Estudi m103
Arkitektoa - Egituretako Aholkularia
Ignacio Bobadilla
MADRILGO UNIBERTSITATE POLITEKNIKOA
Mendiko ingeniari doktorea eta Basoko IITUEko unibertsitateko irakasle titularra da. UPM.
José Manuel Cabrero
NAFARROAKO UNIBERTSITATEA
Arkitektoa eta irakasle titularra Nafarroako Unibertsitatean. Gaur egun Nafarroako Unibertsitateko Zurgintza Katedrako zuzendaria da, eta haren ikerketa lerroak honako hauek dira: diseinu estrukturala, zurezko lotura estrukturalak, altzairuzko lotura estrukturalak, eredu numerikoak eta analitikoa, entsegu esperimentalak, zurezko eraikuntza, eta material konpositeen aplikazioak.
Maite Crespo
ESMAARQ eta AVANZARQ
Arkitekturako doktorea eta UPV/EHUko ESMAARQ (Zurezko Egiturak Arkitekturan) taldeko ikertzailea. Gaur egun, AVANZARQ (Aplicaciones Avanzadas en Arquitectura SL) Spin Offeko gerentea. Masterreko Batzorde Akademikoko kidea.
Jesús Cuadrado
UPV/EHU
Industria ingeniari doktorea eta UPV/EHUko Bilboko Ingeniari Eskolako irakasle titularra, Eraikuntzaren Ingeniaritzarekin lotutako gaietan.
Iñaki De Prim Gracia

Arkitektoa. Certified Passivhaus Designer & Tradesperson. Zurezko eraikuntzaren arloan, 2005. urteaz geroztik.

Adrián Eiras
CADWORK
Mendi ingeniaria. Hamar urteko esperientzia du Cadwork programari buruzko ikastaroak eskaintzen eta aurkezpenak egiten zuraren eraikuntzako sektoreko enpresetan, erakundeetan, unibertsitateetan eta lanbide heziketako zentroetan.
Asier Elejoste González
Ingeniari Mekanikoa

Ingeniari Mekanikoa (UPV/EHU), Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterra (UPV/EHU)

LHn egiten du lan, La Salle Berrozpen, eta material berriekin makinen prototipoak egiteari lotutako TKgune proiektuen koordinatzailea da.

Donostiako Eskola Politeknikoaren Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailaren “Materialak + Teknologiak” (GMT) ikertaldeko ikertzailea, eta Biomaterialen doktoregaia.

Miguel Esteban
MUP eta AITIM
Mendi ingeniari doktorea. Esperientzia profesional zabala du, eta esperientzia handia irakasle eta ikertzaile gisa, zurarekin lotutako gaietan. Gaur egun, MUPeko Mendietako IGETan lan egiten du. Lehen, AITIM elkarteko kidea izan zen.
Carmelo Fernandez Militino
TYM ASOCIADOS
TYM asociados enpresako arkitektoa, zuzendaria eta sortzailea. Hark parte hartutako proiektuen artean, Hondarribian CLTrekin eraikitako 65 etxebizitzak nabarmentzen dira, besteak beste.
Juan Ignacio Fernandez-Golfin
INIA
Mendi ingeniari doktorea eta ikertzaile zientifikoa, ekoizpen zientifiko zabala duena Nekazaritza eta Elikadura Ikerketa eta Teknologia Institutu Nazionalean (INIA).
Felix Flushoh
GÁMIZ S.A.
Chief operating officer-a, elaborados y fabricados Gámiz S.A. taldean. (Kanpezu)
Marta Fuente
TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
Industria ingeniaria, Eraikuntza Jasangarriko Sailean lan egiten du. Eraikuntza Industrializatuko Arloa. Senior ikertzailea, Eraikuntzako Akustikan aditua.
Reyes García
ROTHOBLASS
Ingeniari Zibila eta Rothoblaas-eko aholkulari teknikoa, Italian.
Juan Francisco Gil

Juan Francisco Gil Ballester
Arquitecto en Egoin S. A.

EGOIN
Paco González
UPV/EHU
Arkitekto doktorea eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (UPV/EHU) irakaslea. Masterreko koordinatzailea. UPV/EHUko ESMAARQ (Zurezko Egiturak Arkitekturan) ikertaldeko kidea. FabLab Donostia.
Beatriz González Rodrigo
Dra.y Máster en Ingeniería Sísmica: Estructuras y Dinámica de Suelos. Profesora en la UPM. Líneas de trabajo: vulnerabilidad sísmica de edificios y comportamiento mecánico de sistemas constructivos con madera. Colaboradora en la revisión del DB-SEM del CTE (2009).
Manuel Guaita
PEMADE
Ingeniari agronomo doktorea. Santiago de Compostelako Unibertsitateko katedraduna eta Egiturazko Zuraren Ingeniaritza plataformako zuzendaria (PEMADE). Santiago de Compostelako Unibertsitateko Egiturazko Zuraren Ingeniaritza Masterreko zuzendaria eta irakaslea. Ikerketa eta dibulgazio esperientzia zabala dauka, zurezko egituren diseinu eta kalkuluarekin lotutako gaietan.
Eva Hermoso Prieto
INIA-CIFOR
Mendi Ingeniaritzako doktorea. INIA-CIFOR Egituren Laborategiko zuzendari teknikoa. Ikertzailea, zuraren eta produktu eratorrien karakterizazio estrukturalaren arloan, eta espezialista, ebaluazio teknika
Guillermo Iñiguez
UPM
Mendi ingeniari doktorea. Esperientzia profesionala du irakasle eta ikertzaile gisa arlo hauetan: zuraren teknika ez-suntsitzaileak; zuraren eta eratorritako produktuen ezaugarri mekanikoak; egituren diseinua, kalkulua, patologia eta errehabilitazioa; kalkulu eta entsegu araudia; ziurtagiriak eta kalitate markak. MUPeko Zurezko Eraikuntza Ikerketa Taldea.
Mikel Landa
LANDA-OCHANDIANO ARQUITECTOS
Arkitekto doktorea eta Landa-Ochandiano Arquitectos enpresako bazkide sortzailea. Esperientzia zabala zurezko egituretan.
Antonio José Lara

Arkitektoa. Eraikuntzako Egituren espezializazioa. Sevillako Unibertsitatea.

Egiturazko Zuraren Ingeniaritzako Masterra. Santiagoko Unibertsitatea, Espainia.

MBA. Eraikuntza eta Higiezin Enpresen Zuzendaritzako masterra. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa.

Sevillako Unibertsitatearen Arkitektura GETen “Mecánica de Medios Continuos, Estructuras e Ingeniería del Terreno” doktorego programaren doktoregai eta ikertzeko gaitasun ikastaroak (DEA).

Jose Antonio Lorenzana
USC
Arkitektoa eta Santiago de Compostelako Unibertsitateko Egiturazko Zuraren Ingeniaritza Masterreko irakaslea. Gaur egun, Lugoko Goi Mailako Eskola Politeknikoko zurezko egituren laborategian lan egiten du.
David Lorenzo
SANTIAGO DE COMPOSTELAKO UNIBERTSITATEA
Mendi ingeniaria; Santiago de Compostelako Unibertsitateko Egiturazko Zuraren Ingeniaritza Masterra. Gaur egun aholkularia da arlo hauetan: baso sektorea, zuraren industriak, zurak, patologiak, zuraren babesa, eta zurezko egituren eraikuntza eta errehabilitazioa.
Alfonso Lozano
OVIEDOKO UNIBERTSITATEA
Industria ingeniari doktorea eta egiturazko zuraren ingeniaritza master tituluduna. Gaur egun Oviedoko Unibertsitateko Fabrikazio Ingeniaritzako Eraikuntza Sailean lan egiten du. Esperientzia profesional zabala du berezko tituluaren arloan.
Andrés Martín
SEVILLAKO UNIBERTSITATEA
Arkitekto doktorea. Gaur egun, Sevillako Unibertsitateko Eraikuntzaren Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Ingeniaritza Grafikoko Sailean lan egiten du. Lan eta ikerketa esperientzia zabala du, fabrikazio digitalaren arloan.
Ainara Martinez de Albeniz
UPV/EHU
STR Egiturak enpresako arkitekto sortzailea eta Donostiako Eskola Politeknikoko (UPV/EHU) Arkitektura Saileko irakasle elkartua.
Gonzalo Medina
AITIM
Mendi ingeniaria. Normalizazio eta ziurtagiri arloko arduraduna. CTN-56 "Zura eta artelazkia" Normalizazio Batzordeko eta AENOReko "Ate orriak" eta "009 Sukaldeko altzariak eta taulak" Ziurtagiri Batzordeetako idazkaria da. Zuraren Industrien Ikerketako Elkarte Teknikoa (AITIM).
Mario Michel
GOBIERNO VASCO
Mendi ingeniaritzako doktorea. Enpresa Programaren arduraduna. Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun Saila. Eusko Jaurlaritza. Zerbitzu baten arduraduna da, eta zerbitzu horren eskumenen arloan nekazaritza industriak daude, zeinek eragin berezia baitute enologian, basoan, arrantzan eta nekazaritzan. Sektoreko politikak kudeatzen ditu (plan estrategikoak, laguntzak, erregistroak).
María Dolores Otero
CORUÑAKO UNIBERTSITATEA
Arkitekto doktorea da, eta esperientzia profesionala du eraikuntza egituren diseinu, kalkulu eta ebaluazioaren arloan.
René Petit
XYLAZEL
Basoko ingeniari teknikoa. Irakasle elkartua Pontevedrako Basoko Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan, 2009ra arte. Xylazel SAren Teknika eta Garapen Sailaren zuzendaria.
Rubén Regueira
PEMADE
Mendi ingeniari doktorea. Santiago de Compostelako Unibertsitateko Egiturazko Zuraren Ingeniaritza plataformako teknikaria (PEMADE).
Josemi Rico
UPV/EHU
Arkitekto doktorea eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (UPV/EHU) irakaslea. Masterreko Batzorde Akademikoko kidea.
Iñaki Sánchez
ONDDI
Proiektuen ingeniaria, espezialista zur laminatuan. Azken urteetan, kolatutako zur laminatuzko egituretan egin izan du lan, Donostiako LANIK Ingenieros eta Proyectos ONDDI enpresetan, eta azken horretan egiten du lan gaur egun.
Enrique Soriano
COMPUTATIONAL DESIGN AFFAIRS
Arkitektoa. Gaur egun, doktorego tesia egiten ari da LITA (Laboratory of Innovation and Technology in Architecture) taldean. UPC.
Ibon Telleria
UPV/EHU
Arkitektoa eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea. UPV/EHUko ESMAARQ (Zurezko Egiturak Arkitekturan) ikertaldeko kidea. Gaur egun, doktorego tesia amaitzen ari da Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (UPV/EHU).
Manuel Touza
CIS
Mendi ingeniari doktorea. Ibilbide eta esperientzia luzea ditu zuraren zentro teknologikoetan. Gaur egun, Galiziako CIS Madeira zentroan lan egiten du.
Jose Antonio Vazquez
CORUÑAKO UNIBERTSITATEA
Arkitekto doktorea. Gaur egun, Coruñako Unibertsitateko Egituren Proiektuaren arloko arduraduna da.
Julio Vivas
MEDIA MADERA
Ingeniari mekanikoa eta industria teknologiako ikerketen master tituluduna. Gaur egun, Media Madera enpresaren zuzendari teknikoa da, eta zurezko egituren diseinu, kalkulu eta eraikuntzaren arloan lan egiten du.
Rafa Zuza
ARKITEKTOA
Arkitektoa eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasle ohia.