ZUR JASANGARRIA


“Zur Jasangarria” webguneak gure berri eman du bere azken albistegietan:

https://madera-sostenible.com/arquitectura/el-master-en-estructuras-construccion-y-diseno-en-madera-de-la-upv-ehu-comienza-su-segundo-curso/

 

GARNICA (ZURAK LAUDION)


UPV/EHUko Arkitektura GETek zurezko eraikuntza ere sartzen du Arkitekturako Graduaren irakaskuntzan. Bideo honetan, 2019ko azaroan, Laudioko Zur instalazioetara egindako bisita laburbiltzen da.

EGURTEK 2018


Egurtek zurezko arkitektura eta eraikuntza foroa Bilboko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egin zen, joan den urtean. Zuraren inguruko prestakuntza, bioekonomia eta diseinua aztertu ziren jardunaldi teknikoetan, eta sariak ere banatu zituzten.

BISITA ZERAINGO BOE ETXEBIZITZETARA


Joan den urtarrilaren 10ean, zurezko armazoi arin batez eraikitako 8 BOE etxebizitza kolektibo bisitatu genituen, Zerainen.

 

Amaia Junquera alkatearen, Ekaitz Uribe arkitektoaren eta Oier Agirre armazoi sistemaren egilearen gidaritzapean, ikasleek, hasierako erakusketatik hasita proiektua errealitatean gauzatu arte, prozesu osoaren kudeaketa eta erabilitako eraikuntza soluzio guztiak ezagutzeko aukera izan zuten, baita obra bera bisitatzeko eta sortutako alderdi teknikoi hitz egiteko aukera ere.

 

Eskerrak eman nahi dizkiegu Zeraingo Udalari, Oreka Arkitekturari eta Egurperi egindako harrera bikainagatik. Plazer bat izan zen.

UPV/EHUk Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinua Masterra aurkeztu du


Zurezko eraikuntza sektore gero eta indartsuagoan espezialistak trebatzeko beharrari aurre egiteko sortu da. Euskadik zuraren aldeko apustu garbia egin du, herrialdearen etorkizuneko motor ekonomiko gisa. Baita eraikuntzaren sektorean ere. UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak, Eusko Jaurlaritzaren eta Baskegur Euskadiko Egurraren Elkartearen babesaz, oinarrizko aurrera pauso bat eman du profil teknikoa duten profesionalak trebatzearen aldeko apustua eginez. Era horretan, espezialisten gero eta eskari handiagoari erantzun ahal izango dio, Zurezko Egitura, Eraikuntza eta Diseinua Masterra sortuz.

Graduondoko berri hori, gaitasun profesionalekoa batez ere, nagusiki arkitektura eta ingeniaritza munduko profesionalei eta zurean interesa edukita arlo honen ezagutzan sakondu nahi duten pertsonei zuzentzen zaie. Masterra bakarra eta erreferentea izango da EAEn, Eusko Jaurlaritzak zura sustatzeko egin duen apustuan kokatuta, eta sektoreko irakasle prestigiotsuenak izango ditu. Konbinatuko ditu teoria, praktika, adituekiko harremanak, teknologia guneetako zein enpresetako bisitak, eta diseinuko zein kalkulurako tresna aurreratuenak. “Segurua da zurezko egiturei buruzko espezialisten eskaria gehiagora joango dela hurrengo urteetan, eta Euskadik prest egon behar du heltzen denerako” adierazi du Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendariak, Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eginiko aurkezpenean. Baskegur EAEko basogintzako elkarte profesional garrantzitsuena da.

Zura da eraikuntza jasangarriko industria berriko erreferentziazko materiala, eta material hori diseinatzea, kalkulatzea eta eraikitzea ahalbidetzen duten teknikak ezagutzea arkitekturako punta-puntako esparruetako bat da. Eraikuntzaren industria berria, arkitektura estudioak, kalkulu ingeniaritzak, eraikuntza eta aholkularitza enpresak, horietan guztietan behar dira diziplina horietan ongi kualifikatutako eta trebatutako langileak.

Masterrak 60 kreditu izango ditu, eta hamabosna kredituko 4 aditu ikastarotan egituratuko da. “Masterra ikasleetara egokitzeko pentsatuta dago; osorik egin daiteke, edo aditu ikastaroen arabera. Aditukako ikastaroak aldi desberdinetan egin daitezke eta, 4 aditu ikastaroak behin amaituta, master titulua eskuratzen da”, hala adierazi du Josemi Rico Batzorde Akademikoko kideak. Aditu ikastaroak banaka egin ahal izango dira, laurak egitea beharrezkoa izan gabe, eta era horretan aditu titulu hori lortuko da. Gainera, espezialista titulu bat ere eskaintzen da, 30 kreditu dituena. Kalkuluari zuzenean lotutako gai zerrenda biltzen du bereziki, Bertako Zurezko Egituren Kalkulu eta Eraikuntzako Espezialista titulu izenaz. Klaseak gaztelaniaz emango dira, ostiral eta larunbatetan, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta Carlos Santamaria Zentroan.

Master Eguna en la Escuela de Arquitectura 19-02-2020


En el Master Eguna de la Escuela Técnica Superior de Arquitectura, los y las responsables de 8 másteres presentarán sus programas en charlas de 15 minutos de duración.

La actividad está abierta a todo el alumnado y también al público interesado, que podrá aprovechar la oportunidad para aclarar sus dudas sobre qué posgrado elegir.